KOMUNIKAZIOAREN TEORIAK

1. GAIA - KOMUNIKAZIOA TEORIZATZEN

Hasteko, gehien landu dugun gaia komunikazio teoriaren ikasgaiko erabilgarritasuna da, hau da, ikasgai horrek duen garrantzia gaur egun. Iturriek era askotako informazioa etengabe bidaltzen dute, kanalen, hizkuntzaren edo kodeen bidez gauzatzen dena. Gainera, uste dut praktikak gauzatzeko, teoriaren ezagutzak beharrezkoak direla. Etengabe komunikatzen ari garelako. Hori, aplikagarria da arlo askotan, politikan, ekonomian...

Aipatzekoa da gizakia ez dela komunikatzen den espezie bakarra, beraz horrek ez gaitu bereizten beste espezietatik. Hala ere, gizakiok komunikazio bide konplexuagoak sortzea lortu dugu, hitzezkoa nahiz idatzizkoa, eta komunitateetan bizi garen heinean, komunikazioa behar beharrezkoa izango da.

Hedabideei dagokionez, izandako garapenari esker munduko loturak azkartu eta hedatu egin dira. Eta horrela, edozein tokiko informazioa berehala eskuratu dezakegu, hau da, esperientzia zuzena dugu. Gainera, hedabide publikoak inpartzialak izan beharko lirateke, baina gizakia subjektiboa da berez, eta beraz ezin da guztiz inpartzialtasuna lortu. Gobernuak kontrol handia dauka hedabide publikoen gain, eta horrek ekartzen du, gobernatzen ari den alderdiaren arabera ematen dela informazioa.

Komunikazioaren teoriek hiru tradizio nagusi dituzte; alde batetik, estrukturala, hedabideen organizazio, sistema eta estrukturak, eta gizartean duten eragina. Adibidez, soziologia, zuzenbidea, historia eta ekonomia. Beste alde batetik, behaviourala, gizakien erreakzio moduak komunikazioan parte hartzen dutenean. Esate baterako, psikologia eta soziologia. Bukatzeko, kulturala, edukien esanahi partikularra. Hala nola, humanitateak, artea, antropologia...

Komunikazioaren historiari dagokionez, publizitatea merkataritza existitzen denetik existitzen dela uste dut, publizitate horri esker, saltzen zuten produktua erakusten zuten. Zinema, XIX. Mendearen amaieran sortu zen, 1895an zehazki, Lumière anaien asmakizunarekin: zinematografoa. Interneta, berriz, 60ko hamarkadan sortu zen, hala ere, 1994an gaur ezagutzen dugun moduan zabaldu zen. Eta beraz, internetarekin jaio den eta betidanik interneta ezagutu duen pertsona bat, natibo digital bat dela esango nuke.

Klasean azaldutako komunikazioaren historia laburrari begira, gizakiak emandako aurrera pauso garrantzitsuenak arlo honetan hauek dira:

-  Idazkera > Ideiak transmititzeko oso modu bideragarria da, izan ere, ahozkoa ez bezala, idatzitakoa betirako dirau. Honi esker hainbat adar atera dira, hala nola, prentsa idatzia.

-  Interneta > Teknologia berriei esker nahi dugun informazioa lortu dezakegu. Gaur egun, gehien erabiltzen delako.

-  Argazkigintza > Errealitatea den bezala erakusten du.


Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: