KOMUNIKAZIOAREN TEORIAK

2. GAIA - IRITZI PUBLIKOA

·Nortzuk izan ziren Frankfut eskolako lau pentsalari nagusiak, eta ze diziplinatik zetozen?

Frankfurteko eskola 1920 eta 1930eko hamarkadetan sortutako eskola marxista da. Eskolaren xede positibismoak eta materialismoak kutsatu gabeko marxismo bat garatzea izan zen. Eskolak sortutako ekarpenei eta korronten multzoari teoria kritikoa deitu zaio. Eskolako lau pentsalari nabarmenenak Max Horkheimer, Theodor W. Adorno, Jürgen Habermas eta Herbert Marcuse izan ziren eta filosofiako diziplina lantzen zuten.

Max Horkheimer

Stuttgarten jaio zen 1895ean eta 1973an hil egin zen Nuremberg-en. Filosofo eta soziologo alemaniarra izan zen. Frankfurteko eskolako ordezkari nagusietakoa izan zen. Bertan, baloreen analisi kritikoa eta gizarte modernoko jatorriari buruzko hainbat ikerketa egin zituen.

Theodor W. Adorno

Francfort del Main-en jaio zen 1903an eta Suitzan hil egin zen 1969an. Filosofo, soziologo eta musikologo alemaniarra izan zen. Frakfurteko eskolan teoria kritikoa deituriko korrontean parte hartu zuen eta bertan filosofia ikasgaia erakutsi zuen baina nazismoaren garaian Parisera ihes egin zuen.

Jürgen Habermas

Düsseldorf, Alemanian jaio zen 1929an. Soziologo eta filosofo alemaniarra da eta 1955-1959 urte bitartean “instituto de Investigacion Social de la ciudad”-en lan egin zuen. Filosofia irakatsi zuen Heidelberg-en eta soziologia Frankfurt-en. 1971tik 1980ra Starnberg-en “Instituto Max Planck”-eko zuzendaria izan zen. Lortu duen azkeneko saria “Holberg Saria” izan da, 2005ean lortu zuena.

Herbert Marcuse

Berlinen, Alemanian 1898an jaio zen eta 1979an Starnberg en hil zen. Filosofo eta soziologo alemana izan zen. Bere lanek eragin handia izan zuten “ezkerreko alderdi berri” estatubatuarrean eta oso ospetsua bihurtu zen hirurogeiko hamarkadan ikasle errebolten artean.



Comentarios

No hay ningún comentario

Añadir un Comentario: